2014(e)ko otsailaren 4(a), asteartea

santa ageda

Santa Agata Jaia, euskalkietan Santa Ageda Bezpera, Santa Ageda festa izenez ere ezaguna, otsailaren 5ean edo bezperan Euskal Herrian eta katolizismoak indarra duen edo izan duen beste hainbat tokitan ospatzen den jaia da. Izan ere, Cataniako Agata santuaren eguna otsailaren 5a da Eliza Katolikoaren santutegian, eta ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzea. Euskal Herriko herri askotan, makilekin ateratzen dira kalera, erritmoa markatzeko lurrean joaz; beste herri batzuetan, Kintoak ospatzen dira egun horretan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina